XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.7 Kasuen azterketak 1. kasu azterketa Ikasleak.

Txipre-ko 9-10 urtetako hogeiren bat haur, zeinak ingelesa urte betez ikasten aritu bait dira oso ikastaro egituratu batetan.

Trebetasun maila desberdinak zeuden.

Ondo motibatuak eta biziak ziren, baina gehienek arreta txikia jartzen zuten.

Astean ingelesa hiru aldiz ematen zuten, aldi bakoitzean 35 minutuz.

Helburuak Helburua, generalean, euren ingelesa hobetzea zen, batez ere eurentzat ezagunak ziren gaietan, adibidez, jendea, etxeak, herriak eta hiriak, animaliak, urteroko festak.

Trebetasunei dagokionez, entzumena, mintzamena eta irakurmenak jasotzen zuten arretarik handiena, idazketaren helburuak esakune eta esaldi soiletara mugatzen zirelarik.

Irakurketaren helburua irakurtzeko nahia sorraraztea zen batez ere, material eskuragarri eta motibagarrien bitartez.

Programa Programak bigarren urteko azken bi hiruhilabetetan iraun zuen eta gutxi gorabehera testuliburua jarraitu zuen.

Testuliburuaren irakurketa osagaia, ordea, ia erabat alde batera utzia zegoen, interes gabekoa bait zen.

Zenbait kasutan irakurri-eta-egokitu edo marrazte aktibitateak erabili ziren bere ordez (ikus 107., 112. orrialdeak).

Honetarako, irakasleak testuliburuaren hiztegian oinarritutako testu xinple batzu eratzen zituen.

Beste irakurketa aktibitate bat, istorio laburrek eskaintzen zuten, berriro, testuliburuaren hiztegian oinarrituz.

Lehenaldia erabiltzen zen istorio hauetan, testuliburuan azken hiruhilabetekoaren erdi aldera arte azaltzen ez bazen ere.

Irakasleak istorioaren lehen zatia ozen irakurtzen zuen.

Irakurketa zertxobait dramatizatzen zen, irakasleak marrazkiak eta keinuak erabiltzen zituelarik.

Ikastaldeak entzun egiten zuen, testua jarraitu gabe.

Puntu jakin batetan, istorioaren irakurketa eten egiten zen eta testu osoa banatzen zen.

Ikasleek orduan testua haseratik bukaeraraino irakurtzen zuten.

Ulerkuntz galdera bakarrak Bai / Ez erako hiruzpalau galdera ziren, irakurketaren ondoren erantzuteko.

Irakurketan aurrerapena bi modutan lortzen zen.

Hizkuntzari dagokionez, hiztegi eta egitura berriak azaltzen ziren, testuliburuan agertzen ziren bezala (goian aipaturiko lehenaldia ezik).